La versión de su navegador no está debidamente actualizada. Le recomendamos actualizarla a la versión más reciente.

Zure inguruko pertsonei erakutsiko diezun maitasuna, ezin da eurotan neurtu. Badakigu, egun hauek gertuko jendea harritzeko, pozteko eta laguntzeko aproposak direla, baina ezin dira trastelekuan edota bigarren eskuko salmenta webean bukatuko duten “gauzen” elkartruke batean bihurtu.

Edozein erosketa burutu aurretik, atzeman nahi duzun pertsonak benetan zer behar duen pentsa ezazu. Oparirik hoberena erabilgarria den bat izango da. Bestela, beharrizanik gabe kontsumitzen arituko zara.

Alternatibak proposatzen dizkizugu

- Ez duzuna aurkitu, zuk landu. Zure oparia diru barik lortu baduzu, balio gehiago izango du. Zein da zuk margotutako margolan baten prezioa?

- Zure denbora eta gaitasunak oparitu. Ze ezberdintasun dago masaje-bono baten eta zuk egindako masaje baten artean?