La versión de su navegador no está debidamente actualizada. Le recomendamos actualizarla a la versión más reciente.

Egunerokotasuna kontsumo arduratsuaren etsai galanta da. Informazioa lortzeko denbora falta dela eta edota familia-ekonomiaren aurrekontuak ezarritako muga dela eta, kontua da irizpide batzuekin kontsumitzea konpromiso handia behar duen eginkizuna dela.

Baikorrak izango gara eta “derrigorrezko” kontsumo egun hauetan, bi arazo horietatik ihes egin dezakezula pentsatuko dugu. Denboraz planifikatu, irizpide etiko, jasangarri eta bidezkoak betetzen ez dituzten erosketak baztertu ahal izateko.

Eta prezioa? Ez zaitez kezkatu, aurreko irizpideak betetzen dituzten baina zure aurrekontutik gora dauden erosketak bazter itzazu. Modu honetan, seguruenik, oparitzeko “kantitatea” murriztuko duzu, baina ziur egongo zara horretarako, ez direla pertsonak esplotatu, baliabideak xahutu, enplegua suntsitu, …

Oparia emango diozunari horrela azalduz gero, beste ekintza on bat egingo dugu: hura sentsibilizatuko dugu.